XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Itun Zaharreko justizia orokorrezko eta Itun Berriko grazia orokorrezko mezua... guzi honek edozein sasifederi buruz igaroestu edo intolerante bihurtu zituen Judaismoa, Islamismoa eta Kristautasuna.

Justiziazko, historiazko eta azken-itxaropenezko erlijio hauek ez zedukaten Indiako mistikazko igaropena onartzerik.

Igaroestu dira horiek eta lehiakerian eta sasifedean eror daitezke, erori.

Hauxe da Profeten monoteismo bakarrikakoaren eta mistikoen monoteismo trazendentearen arteko aldea.

Hona hemen galdera: norbere fedeak beste fede bat aurkitzen duenean, beste horri buruz eritzirik emateko erizpiderik gabe eta igarozale izan behar ahal dugu ala norbere fedea kritikatu gabe besteari buruz igaroestu izan behar?.

Fedea azken minez axolatuta egotea bada, gainditua dago hautabehar hori.

Izan ere, fede guziek, agertu nahi duten azken baldingabearen azkentasun horixe dute erizpide.

Eta fede guziek beren agerpide-sinbolu konkretuen erlatibutasuna hautematea dute beren buruak kritikatzeko bidea.

Hontatik uler daiteke onbideratzearen esannahia.

Onbideratze edo konbersio hitzak badu erabilgaitz bihurtzen duen zenbait adi-eraskin.

Norbait azken axolarik gabe izan (edo, zehazkiago, izkutuan izan), eta azken axola hori biztea eta agirira eta oharmenera ekartzea adieraz dezake konbersioak.

Hau esan nahi baldin badu, izpirituzko esperentzia oro onbideratze esperentzia da.